Behar Zana pilota elkarteak antolatutako bi lehiaketen finalak jokatu ziren atzo: frontenis eta eskuz binakakoa, Villabonako Santio jaien barruan. Lehena, frontenisean banaka, Iker Aburuzak 22-19ko emaitzaz irabazi zuen Aratz Luixaren aurka, partida estu eta borrokatu batean.
Eskuzkoan berriz, Esnaola-Mujika bikoteak 22-10ko emaitzaz irabazi zuten Sorrondegi-Altzelai bikoaren aurka.
