Santio jaien seigarren egunean, erretiratuen eguna ari dira ospatzen. Goizetik zaharrei begirako ekitaldiak burutu dituzte Villabonan, eta ekitaldi potoloa Txerminen egin duten bazkaria izan da. Egunean zehar bero handia egin duen arren, guztira 80 erretiratu inguru bildu dira bazkaltzeko, eta ondoren, dantzaldia egin dute.