Sormen handiko lanak erakutsi dituzte

Endika Apalategi Labayen 2024ko uztailaren 29a

Jubilatuek eta kultur ikastaroetako ikasleek eskulanen eta margoen erakusketa egin dute goizean Berdura plazan.

Amasa-Villabonako jubilatu eta kultura ikastaroko ikasleek Berdura plazara atera dituzte urtean zehar egindako lanak. Mota guztietako teknikez sortutako lanak izan dira ikusgai: Hariz, egurrez eta pinturarekin eginikoak besteak-beste.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!