Canabal-Garmendia eskuz eta Luixa IV-Otaegi palaz, aurtengo Santiotako txapeldunak

Endika Apalategi Labayen 2024ko uztailaren 28a

XII. Antton Pebeten Oroimenezko Txapelketaren finalak jokatu dira gaur arratsaldean Bearzana pilotalekuan, paleta gomaz binaka eta nagusien mailan eskuz.

Villabonako Santio Txapelketa, XII. Antton Pebeten Oroimenezkoak, baditu aurtengo irabazleak. Paleta gomaz, Arregi-Mendigain eta Luixa IV-Otaegi jokatu dute, eta bikote urdina nagusitu da 25-15eko emaitzarekin.

Eguneko bigarren eta azken finala, gizonezkoen mailan eskuz jokatu da. Canabal-Garmendia bikoteak 22-16 menderatu dituzte Rekalde-Alduntzin, eta aurtengo Villabonako Santio Txapelketako irabazle bilakatu dira. Txapelketako pilotari onenaren saria, Beñat Garmendia Aspeko pilotari ohiarentzat izan da.

Arratsaldean egin duen beroa, ez da traba izan Santio Txapelketako finalekin gozatzera gerturatu diren zaletuentzat. Bearzana pilotalekua, jendez lepo egon bai da gaurkoan ere finalak zuzenean jarraitzeko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!