Aurtengo lehen lasterketa adarren aurretik

Endika Apalategi Labayen 2024ko uztailaren 28a

Errebote Plazan egin den sokamuturrarekin ekin diote Santio festetako Gazteen egunari. Eguraldia lagun, jende asko hurbildu da; batzuk ikuskizunaz gozatzeko asmoz eta besteak berriz ikuskizuna emateko asmoz.

Zestoako Albara ganadutegiko bigantxak atera dituzte Villabonako errebote plazara. Ez da susto handirik izan, eta jendeak ondo pasatzeko aukera izan du Tolosako Dultzaineroen doinuek giroa alaituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!