80ko hamarkada oroituz

Leyre Carrasco 2024ko uztailaren 26a

Santa Ana eguna ari dira ospatzen Villabonan, eta 40 urte atzera egin dute aurtengoan; Zunbeltz elkarteak antolatuta, '80ko hamarkadako mobida' konpartsa herrikoia egin dute herrian zehar.

Ohi bezala, Santa Ana egunarekin bat eginez, konpartsa herrikoia egin dute billabonatarrek. Zunbentz elkarteak antolatzen du ekitaldia eta urteroko mozorro bat hartzen dute horretarako aitzaki. Aurten, 40 urte atzera egingo dute eta 80ko hamarkada hartu dute mozorro. Horren bueltako hainbat musika talde eta abesti ospetsu ere ekarri dituzte gogora. Esaterako, Loco Mia, Alaska eta Village People taldeen doinuak izan dira nagusi, besteak beste. Dantzan eta abesten igaro dute goiza, eta ikustera gerturatu diren hainbat herritar ere festarekin bat egin dute.

Eguerdian bazkaria egin dute Amalurra plazan, eta 17:00etan berriro eutsiko diote konpartsa herrikoiari. Oraingo honetan Gauerdi txarangak alaituta. 19:30etan, txekor jatea eta sagardo dastaketa izango dira Txerminen, eta 20:00etatik aurrera 80 hamarkadako bertsio desberdinen kontzertuak Erreboteko plazan.

Ikusi Santio Jaietako egitarau oso hemen.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!