Aitor Regillaga eta Garazi Karrera izan dira azkarrenak

Ataria 2024ko uztailaren 25a

Villabonako Santio jaien barruan, XLII. Herri krosa jokatu dute goizean, eta 7,5 kilometroko lasterketa egin dute helduek.

Gaur goizean jokatu dute, Villabonako Santio jaien barruan, XLII. Herri krosa. Helduak 11:30ean abiatu dira, eta guztira 7,5 kilometroko ibilbidea egin dute. Helmugaratzen lehena Aitor Regillaga tolosarra izan da (00:25:24) eta emakumeetan, berriz, Garazi Karrera irurarrak (00:28:15) zeharkatu du muga azkarren.

Regillagaren atzetik iritsi dira, hurrenez hurren, Iñaki Elola azkoitiarra (00:25:34) eta Iñaki Jimenez tolosarra (00:25:34). Emakumeetan, aldiz, podiuma osatu dute Itziar Ibarbia alkizarrak (00:29:50) eta Nere Arregi arrasatearrak (00:30:02).

Herriko azkarrena, berriz, Aitor Guisasola izan da (00:26:45) eta bederatzigarren iritsi da sailkapen orokorrean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!