Presoen eskubideen aldeko ekitaldiak festetan

Ataria 2024ko uztailaren 24a

Santio jaien barruan euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko hainbat ekimen egingo dituzte.

Gaur brindisa egin eta argazki erraldoia atera dute Erreboteko plazan.

Astelehenean, berriz, uztailaren 29an, euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko mobilizazio musikatua abiatuko da Berdura plazatik 20:00etan. Ondoren ekitaldia izango da, eta segidan, afaria, Berdura plazan bertan

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!