XLII. Santiotako Kros Herrikoia, etzi

Ataria 2024ko uztailaren 23a

Iazko Santiotako Kros Herrikoiaren une bat.

Villabonako XLII. Santiotako Kros Herrikoia egingo da etzi goizean, uztailaren 25ean. Haur Krosa eta Kros Nagusia egingo dira.

Haur Krosean hiru maila izango dira eta 10:30ean hasiko dira probak.2014tik aurrera jaiotakoek ibilbide txikiari itzuli bat emango diote, modu kontrolatuan. Ondoren, 10:45ean, 2012 eta 2013 jaiotakoek ibilbide txikiari bi itzuli emango dizkiote. 11:00etan, 2010 eta 2011 urteetan jaiotakoen txanda izango da, eta hauek ibilbide nagusiari itzuli bat (2,5 kilometro) emango diote. 09:30etik aurrera eman ahalko da izena Zunbeltz elkartean.Parte hartzaile bakoitzarentzat saria izango da.

Kros Nagusiak ere hiru maila izango ditu, eta 11:30ean hasiko da. 2008 eta 2009 urteetan jaiotako korrikalariek itzuli bat emango diote ibilbide nagusiari (2,5 kilometro). 2006 eta 2007 urteetan jaiotakoek bi itzuli emango dizkiote (5 kilometro) eta 2005ean eta aurretik jaiotakoek hiru itzuli (7,5 kilometro). Izena aurretik emango da, Internetez, Kronoak.com webgunean, eta doan izango da. Lasterketa hasi arte izena emateko webgunea erabilgarri izango da, eta dortsala lasterketaren egunean bertan jasoko da, Zunbeltz elkartean. Kategoria bakoitzean lehenengo emakume eta gizonezkoarentzako garaikurra izango da. Parte hartzaile guztien artean zozketak egingo dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!