Taberna gunean egitarau zabala prestatu du Fleming herri eskolak

Ataria 2024ko uztailaren 23a

Taberna Gunea 2019. uirtean

Taberna gunea festa egunetan zabalik izango da Erreboteko plazan eta egitaraua antolatu du herri eskolak egunez egun.

Santio jaietako taberna gunea zabalduko du Fleming herri eskolan Erreboteko plazan. Egunero egongo da irekita 16:00etatik 00:00etara eta terraza bat izango du tabernak. Pintxoak, edariak, kafea eta goxokiak salduko dira bertan.

Horrekin batera egitaraua ere prestatu du herri eskolak aurtengo festetarako:

  • Uztailak 25, osteguna
    • 17:00. Zenbat pisatuko ote du gaztak? Apustua egiteko aukera, 17:00etatik aurrera.
  • Uztailak 26, ostirala
    • Arratsaldean. 80ko hamarkadako zenbat haur jolas egingo dira: txapak, xiba, yo-yoa...
  • Uztailak 27, larunbata
    • 16:30. Mahai jolasak. Norberak etxetik eraman ahal izango du mahai jolas gustukoena.
  • Uztailak 28, igandea
    • 17:00. Txapa tailerra.
    • 18:00. Pintxo-poteoa.
  • Uztailak 29, astelehena
    • Fleming eguna
    • 16:30. Ipuin kontalaria.
    • 16:45. Aurpegi margotzea / izenak arabiarrez.
    • 19:00. Bingoa.
  • Uztailak 31, asteazkena
    • 17:00. Santio jaietako mural erraldoia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!