Santiotan gaztetxean izango diren emanaldiak aurkeztu dituzte

Ataria 2024ko uztailaren 23a

Kontzertuak eta DJak arituko dira gaztetxean egun hauetan, Onddo gazte asanbladako kideek antolatutako egitarauaren barruan.

Santio jaien barruan festa egitaraua prestatu du Onddo gazte asanbladak gaztetxean. Uztailaren 24tik 31ra bitartean antolatu dituzte emanaldiak eta asanbladako kideek ohartarazi dute ez dutela inolako eraso sexista, arrazista, transfobo edota homofoborik onartuko.

Hau da antolatu duten egitaraua:

  • Uztailak 24, asteazkena
    • 18:32. Txupinazo alternatiboa.
    • 23:02. Danborrada.
    • Ondoren. Kontzertuak: Gorroto bala eta L.P.F.
  • Uztailak 26, ostirala
    • 23:32. DJ Watxinmatxin.
  • Uztailak 27, larunbata
    • 23:32. DJ Motxans.
  • Uztailak 28, igandea
    • 14:03. Gazteen bazkaria Txerminen.
    • 17:31. DJ Fresa Morango, emanaldi ibiltaria.
  • Uztailak 30, asteartea
    • 23:32. DJ Gouma.
  • Uztailak 31, asteazkena
    • 20:00. Remiren omenaldia.
    • 00:01. Karaokea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!