Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko ekimenak santiotan

Ataria 2024ko uztailaren 23a

Asteazkenean, brindisa eta argazki erraldoia egingo dituzte eta uztailaren 29an, preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko mobilizazioa eta afaria izango dira.

Santio jaien barruan euskal presoen aldeko hainbat ekimen burutuko dituzte. Araban Langraitzen daude preso Oskar Zelarain, Manex Castro eta Karlos Besance herritarrak, eta hirugarren graduan, berriz, etxean preso dago Iñigo Guridi.

Haien etxeratzea eskatzeko ekimenak antolatu dituzte Santio jaien barruan. Asteazkenean 18:00etan brindisa egingo dute eta argazki erraldoia atera Erreboteko plazan.

Astelehenean, berriz, uztailaren 29an euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko mobilizazio musikatua abiatuko da 20:00etan Berdura plazatik. Ondoren ekitaldia izango da eta afaria 21:00etan. Afarirako txartelak eskuratu nahi dituenak Iratzarren dauzka salgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!