80ko hamarkadako mobida Santana eguneko konpartsarako gaia

Ataria 2024ko uzt. 3a, 13:46

Iazko konpartsako irudia

Asteazkenean, uztailaren 3an, 19:30ean Aljibean egingo dute konpartsa antolatzeko lehenengo bilera.

Villabonako Santio jaien barruan uztailaren 26an aterako da Zunbeltz antzerki taldeak antolatzen duen konpartsa. Aurten 80ko hamarkadako mobida izango dute mozorrogai. Madrileko mobida, Euskal Rock Erradikala, punk eta rocka izango dira aitzakia konpartsarako.

Uztailaren 3an, 19:30ean Aljibean aurtengo konpartsaz hitz egiteko bilera egingo dute. Bileraren ondoren egingo dute lehen entsegua eta gainerakoak uztailaren 10ean eta 17an izango dira, Aljibean, baita ere, 19:30etik aurrera.

Uztaiaren 26ko bazkarirako txartelak salgai izango dira uztailaren 8tik 19ra Basajaunen eta Txurruten. Helduek 25 euro ordiandu beharko dituzte eta haurrek 15 euro.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!