Santiotan Kantariren entseguak abiatu dira

Ataria 2024ko uztailaren 3a

Uztailaren 9an egingo dute hurrengo entsegua eta uztailaren 23an entsegu orokorra egingo dute; Onddo Gazte Asanbladak ere antolatu ditu danborradarako entseguak.

Aurtengo Santio jaien barruan, Euskal Jai egunean, uztailaren 27an Santiotan Kantari ekimena egingo dute.

Entseguak abiatu dituzte dagoeneko. Uztailaren 2an izan zen lehena eta hurrengoa uztailaren 9an egingo dute. Kultur etxean, 19:00etik 20:30era izango da entsegu hori. Entsegu orokorra, berriz, uztailaren 23an egingo dute, ordutegi berdinarekin eta toki berean.

Danborradako entseguak

Onddo Gazte Asanbladak, bestalde, Santiotako danborrada antolatu du urtero bezala uztailaren 24an. Hiru entsegu egingo ditu, uztailaren 9an, 11n eta 17an. Asanbladako kideek jakinarazi dutenez uztailaren 9ko entseguan apuntatu beharko da danborradan. Buruko 5 euro ordaindu beharko dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!