Maila handiko jaialdia

Ataria 2024ko ekainaren 1a

Behar Zanaren 78. urteurreneko pilota jaialdia jokatu dute, eta hiru modalitatetan emakumezko pilotariek ikuskizuna eman dute.

Lehenengo partidan zesta puntan aritu dira eta urdinez jokatu duten Elaia Gojenolak eta Arai Lejardik 25-12 irabazi diote Maite Ortiz de Mendibili eta Naroa Merinori. Bigarren partidan paleta larruz aritu dira, eta urdinez jokatu duten Nagore Martinek eta Olatz Zulaikak 30-29 irabazi dute emozio handiko neurketan. Hirugarrenean eskuz aritu dira, eta gorriz jokatu duten Miren Larrartek eta Itxaso Erasunek 22-17 irabazi diote Miriam Arrillaga eta Nora Mendizabali.

Behar Zanaren 78. urteurrenaren ekitaldiek jarraipena izango dute. Ikusi hemen egitaraua.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!