Behar Zanaren festa, kirol ekitaldiz beteta

Ataria 2024ko mai. 31a, 13:48

Behar Zana pilota elkarteak 78. Behar Zana Festa ospatuko du asteburuan zehar, eta kirol ekitaldi ugari izango ditu.

Horien artean nabarmentzekoa da larunbat arratsaldean egingo den pilota jaialdia, hiru modalitatetan goi mailako emakumezko pilotariekin: zesta puntan, paleta larruz eta eskuz. Azken horretan Behar-Zanako Larrarte, Erasun eta Arrillaga ariko dira, Mendizabalekin batera.

Beste egitasmoetako bat Pilotalekuak II, atzo eta gaur izeneko erakusketa izango da. Gurea aretoko erakusketa gelan dago ikusgai, gaur 17:30etik 20:00etara, eta larunbatean 10:00etatik 13:30era.

EGITARAUA

Maiatzak 31, ostirala

17:00. Txupinazoa eta banderaren igoera, Behar Zana elkartean.

17:15. Bola tiraldia ume eta helduentzat eta buruhandi eta erraldoiak herriko kaleetan zehar.

18:30. Joko garbi txapelketa jubenil mailan, Behar Zana eta Kanbo. Ondoren, sagardo dastaketa, Berdura plazan.

Ekainak 1, larunbata

10:00. XI. Xake Txapelketa, elkartean.

Goizean zehar. Behar Zana pilota eskolako txapelketatxoaren ligaxkako azken partidak. Eskuz, paletaz eta joko garbian. Ondoren, pilota eskolako haurren bazkaria.

15:00. Behar Zana pilota eskolako haurren azken partidak. Finalak.

17:00. 78. urteurreneko pilota jaialdia.

20:15. Bazkide afaria.

23:15. Behar Zana danborrada.

Ekainak 2, igandea

09:00. Diana Loatzo musika eskolako Geronimo dultzaina taldearekin.

10:30. Behar Zana eta Kanboren arteko errebote partida.

14:30. Gonbidatuen bazkaria.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!