Bihar zabalduko da III. Trikuharri mendi lasterketarako izen ematea

Ataria 2024ko martxoaren 1a

Uztailaren 20ean egingo da III. Trikuharri mendi lasterketa, bi ibilbiderekin, luzea 22 kilometrokoa eta motza 12 kilometrokoa.

Amasa-Villabonako III. Trikuharri mendi lasterketan izena eman daiteke bihartik aurrera. 13:00etan zabalduko dute aukera, Rockthesport.com webgunean. Bi lasterketa antolatu dituzte, horietako bat 12 kilometrokoa eta bestea 22 kilometrokoa.

Lasterketa motzak 430 metrok desnibel positiboa du, eta Amasa-Villabona inguruetatik du ibilbidea. 10:00etan abiatuko dira lasterkariak. Lasterketa luzeak 1.164 metroko desnibel positiboa du, eta Amasa-Villabona eta Tolosa inguruetako mendietatik du ibilbidea. 09:30ean abiatuko dira korrikalariak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!