Inauterietako pilotakadaren auzia

Elkarretaratzea Iturenen, zauritutako gazteari elkartasuna adierazteko

Ataria 2024ko otsailaren 15a

Iturenen atzo egin zuten elkarretaratzea. Erran.eus

Ertzaintzaren pilotakada baten ondorioz astelehen goizaldean zauritu zen billabonatar gazteari babesa adierazteko elkarretaratzea egin dute; larunbatean Tolosan egingo den manifestaziora joateko deia egin dute.

Inauterietako astelehen goizaldean Ertzaintzaren pilotakada batek larri zauritu zuen gazteari elkartasuna adierazi diote Iturenen (Nafarroa). Izan ere, lotura du sendiak herriarekin. Babesa azaltzeaz gain, Tolosan larunbatean egingo den manifestaziora joateko deia ere luzatu zuten atzo Babes eta elkartasun osoa zaurituarekin. Biolentzia polizialik ez! lelopean eginiko elkarretaratzean.

Iturengo plazan bildu zirenek esan zuten «arduragabekeria hutsa» dela Ertzaintzak jendez beteta zegoen kale horretan izandako jokaera. Hala, «aski dela esateko» garaia dela nabarmendu zuten, eta lehenbailehen azalpen publiko argiak emateko eskatu zuten. Baita, kargaren agindua emateko ardura nork izan zuen argitzea eta neurriak hartzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!