Neguz jantzita eman diete ongietorria inauteriei

Ataria 2024ko otsailaren 9a

Zubimusu ikastola eta Fleming herri eskolako haurrak, neguz mozorrotuta alaitu dute Ostegun Gizena eguna Villabonan.

Errebote plazan dantza eginaz hasi dute jaialdia Zubimusu ikastolako eta Fleming herri eskolako haurrek neguarekin zerikusia duten mozorroak jantzita. Ondoren, txarangaz lagunduta, kalejiran ibili dira Villabonako kaleetatik barrena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!