Urteko tatuaje onenen artean hautatu dituzte Anders Gallery estudiokoak

Ataria 2024ko urtarrilaren 23a

Argazkia: Anders Gallery

Espainiako estatuan zabalkundea duen Tinta&Estilo aldizkarian jaso dituzte 2023ko tatuaje onenak. Tartean dira Ander Ortiz de Muruak egindakoak.

Estatu osoan zabalkundea duen Tinta&Estilo aldizkariak, bigarren urtez jarraian, Amasa-Villabonako Anders Galleryk egindako tatuajeak 2023ko onenen artean hautatu ditu.

Ander Ortiz de Muruak aitortu du 2023an egindako ahaleginek emaitza eman dutela eta eskertuta agertu da bere bezeroekin.

2017 inguruan zabaldu zuen Ortiz de Muruak Anders Gallery estudioa Villabonako Errota kalean. "2024an ikasten eta hobetzen jarraitu nahi dut, gizatiarrago izaten. Niretzat zuekin lan eginez elkarri adierazten diogun maitasuna da irakaspenik handiena", esan du sare sozialetan.

Tinta&Estilo aldizkariaren atarian ikus daitezke 2023an Espainiako estatuan egindako tatuaje onenak eta tartean daude Anders Gallery estudiokoak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!