Eguberriko doinuez bete da Villabona

Leyre Carrasco 2023ko abenduaren 24a

Amasa-Villabonako Udalak antolatuta, kantu-jiran eta kalejiran ibili dira herrian barrena. Herritarrekin batera herriko eragile ugarik parte hartu dute; Villabonako Erraldoi eta Buruhandien Besamotza konpartsa, herriko trikitilariak, Shrabani Aranzabe, Aitor Furundarena eta Irrika Aisialdi Elkartea.

Gaurko egunarekin bat egin duten talde ugari izan dira Villabonan; haur zein heldu eta talde txiki zein handitan antolatuta. Herritar askok, ordea, Amasa-Villabonako Udalaren proposamenarekin bat egin eta kantu-jira herrikoia egin dute herrian barrena. Honela, herritarrekin batera herriko eragile ugarik parte hartu dute: Villabonako Erraldoi eta Buruhandien Besamotza konpartsa, herriko trikitilariak eta Irrika Aisialdi Elkartea.

Arroako plazatik abiatuta, herriko kaleetan zehar egin dute kalejira. Shrabani Aranzabe eta Aitor Furundarena musikariek gidatuta, eguberriko doinuen erritmora aritu dira kantuan. Geldialdi desberdinak egin dituzte tartean, Santiago egoitza, esaterako. Ilusioa eta aldarte ona dira nagusi gaurko egunean Amasa-Villabonan.

Arratsaldean, berriz, Olentzero, Mari Domingi eta basoko pertsonaiak iritsiko dira herrira. Etxeondon abituko dute ekitaldia, 18:00etan, eta herrian zehar egingo dute kalejira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!