Villabonan, herria hauspotuz

Ataria 2023ko azaroaren 2a

Bihar arratsaldean, Villabonan, Herria hauspotuz egitasmoa ospatuko dute, Hauspotuz Tolosaldeko Trikitixa Taldearen eguna.

Egitaraua 19:00etan hasiko da: ordu horretan plazan elkartuko dira eta, ondoren, kalejira erraldoia egingo dute. Jarraian, berriz, egitaraua amaitzeko afaria egingo dute Behar-Zana elkartean.

Tolosaldeko trikiti taldeak aurretik ere antolatu izan du Herria hauspotuz egitasmoa, kasurako, Asteasu eta Larraul artean. 2020ko martxoan izan zen hori, eta txanda hartan 100 trikiti eta pandero jotzaile elkartu ziren.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!