Iker Eskibel eta Enara Oronoz gailendu dira Amasan

Ataria 2023ko urriaren 21a

Amasako 30. Mendi Duatloiak 64 parte hartzaile izan ditu, banaka zein bikoteka. Aurtengoak bi zati izan ditu, lehenengoa korrika eta bigarrena bizikletaz.

Amasako 30. Mendi Duatloia jokatu dute gaurkoan, eta Iker Eskibel eta Enara Oronoz izan dira irabazleak. Bakarka 51 parte hartzaile izan ditu probak, eta bikoteka 13.

Azken urteetan hiru zati izan ditu probak, lehenengoa eta hirugarrena korrika eta erdikoa bizikletaz. Aurtengoa, baina, bi zatitan egin dute, lehenengoa korrika eta bigarrena bizikletaz.

Sailkapena
  • Gizonezkoak
    • 1 Iker Eskibel 1:17:56
    • 2 Josu Urrestarazu 1:18: 21
    • 3 Adria Noguera 1:18:27

 

  • Emakumezkoak
    • 1 Enara Oronoz 1:38:51
    • 2 Ainara Pequeño 1:48 :43
    • 3 Nekane Pradera 1:52:54

 

  • Bikoteka
    • 1 Iparragirre-Herrera
    • 2 Roteta-Arizeta
    • 3 Balerdi-Agirre

 

  • Herriko Lehena
    • Eneko Gurutxaga

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!