Beatriz Unzuek berritu du alkate kargua Amasa-Villabonan

Ataria 2023ko ekainaren 17a

EH Bilduk zinegotzi bat gehiago izango du agintaldi berrian; gaur goizean hartu dute kargua hamahiru zinegotziek.

Beatriz Unzuek orain arteko Amasa-Villabonako alkateak, kargua berritu du gaur eguerdian, udal batzar aretoan egin den osoko bilkuran. Beste lau urte emango ditu alkate. 

EH Bilduk irabazi zituen maiatzaren 28ko udal hauteskundeak Amasa-Villabonan eta aurreko legealdian baino zinegotzi bat gehiago eskuratu zuen. Zortzi zinegotzi izango ditu EH Bilduk, 4 EAJk eta bakarra PSE-EEk.

Amasa-Villabonako udalbatza ondorengoek osatuko dute:

  1. Beatriz Unzue Esnaola (EH Bildu)
  2. Xabat Laborde Etxabe (EH Bildu)
  3. Irune Alfonso Izagirre (EH Bildu)
  4. Eñaut Zelarain Etxeberria (EH Bildu)
  5. Arantxa Lopez Luloaga (EH Bildu)
  6. Ander Goikoetxea Arana (EH Bildu)
  7. Eneritz Ugartemendia Urretavizcaya (EH Bildu)
  8. Juan Luis Irazusta Diaz (EH Bildu)
  9. Eneko Urdangarin Eizagirre (EAJ)
  10. Arantzazu Rojo Gomez (EAJ)
  11. Ianko Gamboa Sanz (EAJ)
  12. Aitziber San Roman Abete (EAJ)
  13. Eduardo Gonzalez Vaz (PSE-EE)

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!