La Salvadora papergintza enpresako emakume langileen argazki-mural bat jarri dute jubilatuen etxeko eraikinaren fatxadan, eta gaur inauguratu dute. «Emakumeek funtsezko ekarpena egin dute ekonomiaren garapenean», adierazi du Beatriz Unzue alkateak.
Emakumeen Nazioarteko Egunean, Amasa-Villabonako Udalak industrian lan egin duten emakume langileak ikusarazi, goraipatu eta udalerriari egindako ekarpena aitortu die, ekitaldi baten bidez.
La Salvadora papergintza enpresako emakume langileen argazki-mural bat jarri dute jubilatuen etxeko eraikinaren fatxadan, eta gaur inauguratu dute. «Emakumeek funtsezko ekarpena egin dute ekonomiaren garapenean», adierazi du Beatriz Unzue alkateak.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?