Aldaketak izango dira Villabonako autobus geltokietan

Ataria 2023ko urtarrilaren 9a

Kale Berriko ur hoditeria berritzeko lanak direla eta, bihar, urtarrilaren 10etik aurrera aldaketak egongo dira Donostiako noranzkoan doazen autobusen geltokietan.

Horrela, Villabona osoan, geltoki bakarrean egingo du geldialdia Donostiara doan autobusak, kale Berriko 10-12 zenbakien parean dagoen geltokian, hain zuzen ere. Lan hauek irauten duten bitartean herri barruko trafikoan sortuko diren aldaketen aurrean obrako langileen edota Udaltzaingoaren jarraibideak errespetatzea eskatzen du udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!