Paristik Martutenerako bidean dira billabonatarrak

Ataria 2022ko abenduaren 27a

Euskal preso politikoak dauden espetxeen mapa kontuan hartuta, urrenen dagoenetik gertuenekorako bidea bizikletaz egiten ari dira bost billabonatar. 846 kilometro egingo dituzte. 

Frantziako Reau espetxetik Martuteneko espetxerainoko ibilbidea bizikletaz egingo du Villabonako herritar talde batek. Igandean Parisera iritsi ziren eta jada Euskal Herrirako bidean dira.

Atzo Reauko espetxe atarian ekitaldi xume bat egitekoak ziren, jarraian bizikletak hartu eta itzulerako bideari ekiteko. Egunero 160 kilometro egingo dituzte, eta Martutenera abenduaren 31n iristea espero dute.

Bidaian hiru laguntzaile izango dituzte alboan. Hauek ibilbidea furgonetaz egingo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!