Elkartasun Sareak oinarrizko produktuen bilketa egingo du

Ataria 2022ko abenduaren 13a

Iaz egin zuten bilketan jasotako irudia

Bilketa herrikoia ostegunean, ostiralean eta larunbatean egingo dute herriko dendetan eta larunbatean, berriz, Eroski eta BMko atarietan.

Amasa-Villabonako Elkartasun Sareak oinarrizko produktuen bilketa egingo du asteburu honetan. Herriko dendetan utzi ahal izango dira produktuak abenduaren 15ean, 16an eta 17an. Honakoak dira ekimenean parte hartu duten dendariak: Adarra fruta denda, Altzo harategia, Baratz fruta denda, Barcina gozo denda, Eguzki Lore janari denda, Errezil pentsuak, Farmazia Berria, Marta farmazia, Garmendia harategia, Eko-Tolosa fruta denda, Pantta, Labezain okindegia, Musturinea harategia, Pepi janari denda eta Sahatsa belar denda. Oinarrizko produktuen bilketa egingo dute denda horietan.

Larunbatean, berriz, abenduaren 17an goizez bilketa herrikoia Eroski eta BMko atarietan ere egingo dute. 

Duela bi urte boluntario talde batek Amasa-Villabonako Elkartasun Sarea sortu zuen, eta ordutik ez diote utzi beharrean dauden herritarrak laguntzeari. Oinarrizko produktuak bildu eta banatzen dituzte ekimenean, Zu-Bi dinamikaren bitartez.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!