Hasi dira Kale Nagusiko eraikinak eraisten

Tolosaldeko Ataria 2022ko aza. 23a, 11:49

Hiri Antolamendurako Plan Orokor berrian orubearen erabilera aldatu bitartean, oinezkoentzat egokitu beharko dute eremua.

Amasa-Villabonako Kale Nagusiko 62. eta 68. zenbakien arteko eraikinak eraisten hasi dira. Construcciones Aburuza SL enpresak egingo ditu lanak. Hiri Antolamendurako Plan Orokorra aldatu bitartean, orube hori espazio publikoa izango da, alegia, oinezkoak bertatik pasa ahal izango duten eremu ireki bat, inolako hesi edo trabarik gabe. Enpresak egingo ditu espazioa egokitzeko lanak, udalarekin batera adostutako akordioan zehaztu bezala.

Maiatzaren 24an Amasa-Villabonako udaleko Hirigintza batzordeak aho batez onartu zuen Construcciones Aburuza SL enpresak Kale Nagusiko 62. eta 68. zenbakien arteko eraikinak eraisteko aurkeztutako proiektua onartzea eta obra egiteko lizentzia ematea

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!