Zuzenean

Amurrioko finalaurrekoa, zuzenean

Ataria 2022ko azaroaren 19a

Oihana Iguaran amasarrak abestuko du gaur jokatuko den finalaurrekoan.

Bertsolari Txapelketa Nagusia aurrera doa eta gaur arratsaldean jokatuko da finalaurrekoetako bigarren faseko lehen saioa, Amurrion. 17:00etan hasiko den saioan, Agin Laburu, Aitor Bizkarra, Alaia Martin, Miren Artetxe, Oihana Iguaran eta Onintza Enbeita arituko dira bertsotan.

Amurrioko saio hau zuzenean jarraitzeko aukera egongo da Ataria.eus-en.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!