Ekoizle txikien plaza

Josu Artutxa Dorronsoro 2022ko irailaren 17a

Hogeitazazpigarrenez antolatu du Irrintzi elkarteak Azoka Berezia Villabonako Errebote plazan; Chesus Navarrok lortu du azokako postu onenaren sari nagusia.

Denera 29 ekoizlek jarri dute postua eta ekoizle txikiak izan dira gehienak; gazta, olioa, ardoa, fruta, barazkiak, eztia, kontserbak eta beste hainbat produktu saldu dituzte. Ekoizle batzuek, gainera, saria eskuratu dute. Irrintzi elkarteak, hiru postu onenak saritu ditu: Chesus Navarrok lortu du sari nagusia, Ximun Lasa izan da bigarren, eta Eugenio Elorza hirugarren.

Goizean zehar, Irrintzi elkartekoek barra zerbitzua jarri dute plazan, edaria, haragi gisatua, txorizoa eta antzeko mokaduekin. Eta ondoren, bazkaria ere prestatu dute elkartean bertan. Postua jarri duten ekoizleak zein gainerako herritarrak gonbidatu dituzte aurten ere. Urteroko hitzordua bilakatu da Azoka Berezia. Herria girotzen duen egun bat izaten da eta harrera ona izaten du. Gaur ere herritar ugari gerturatu da plazara.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!