Villabonako jaiak 2022

Kolorez bete dute herriko plaza

Jon Miranda Labaien 2022ko uztailaren 27a

Bazkarian ehunka gazte bildu dira Erreboteko plazan. Arratsaldean pote-kalejira eta gauean kontzertuak izango dira.

Gaur Gazteen eguna da Santio festen barruan. Onddo gazte asanbladaren gonbidapenari jarraituz, gaztetxetik pasa diren belaunaldi ezberdinak kolore ezberdinekin mozorrotu dira bazkalordurako. Ehunka gazte bildu ziren plazan egindako bazkarian. Norberak jatekoa eraman eta gazte asanbladak sagardoa jarri du kupeletik edateko.

Arratsaldean, Orkresta Nazionalarekin, plazatik abiatuta kalejiran ibili dira gazteak, eta gauean, berriz, Su ta Gar eta Nikotina taldeen kontzertuak izango dira plazan.

Hau da gaurko egitaraua:

  • 17:30. Gazteen poteo-kalejira, Orkestra Nazionalarekin. Erreboteko plazatik abiatuta. 
  • 18:00. Cycling mini-maratoia, Txistulari plazan.
  • 23:00. Kontzertua, Su Ta Gar eta Nikotina, Erreboteko plazan.

Festetako egitarau guztia hemen irakurgai.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!