Villabonako jaiak 2022

Roziotik Villabonarainoko erromesaldia

Jon Miranda Labaien 2022ko uzt. 26a, 15:06

Konpartsa atera du Zunbeltz elkarteak herriko festen barruan; Santioetako Rozioa irudikatu dute eta kalez kale ibili ziren prozesioan, ‘Santa Dana’ amabirjina gurtzen

Santio jaien barruan Zunbeltz elkarteak konpartsa atera dute gaur. Santioetako Rozioa deitu zioten konpartsari eta Andaluziako erromesaldia ekarri nahi izan dute Villabonako kaleetara. Txermingo Zubimusu ikastolatik irten eta kalejiran ibili dira goiz osoan zehar.

Rozioan ohikoak diren kantuak eta dantzak egin dituzte konpartsako kideek eta elizatik Santa Dana izeneko amabirjina atera dute, herriko kaleetan zehar prozesio berezian ibiltzeko. Umore onarekin jarraituko dute arratsaldeko kalejiran, eta Erreboteko plazan izango den sokamuturrerako bidea Gauerdi txarangaren laguntzarekin egingo dute.

Hau da gaurko Santio festetako egitaraua:

  • 17:00. Haur parkea Arroan. Laser Tag 6 urteitk gorakoentzat.
  • 18:00. Santioetako Rozioko kalejira Kale Nagusitik abiatu eta zezenetarako bidea egingo du, Gauerdi txarangak alaituta.
  • 18:00. Sokamuturra Erreboteko plazan Gauerdi txarangak alaituta.
  • Ondoren. Kalejira 21:00 arte Gauerdi txarangarekin.

Festetako egitarau guztia hemen irakurgai.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!