Villabonako jaiak 2022

Sokari lotuta egin dute dantza billabonatarrek

Jon Miranda Labaien 2022ko uztailaren 25a

Oinkari dantza taldeak soka dantza egin du Erreboteko plazan.

Santio eguna da gaurkoa eta Oinkari dantza taldeko dantzariek soka dantza egin dute Erreboteko plazan. Sokara lotu dira hainbat herritar eta dantzan jardun dute, zapiari helduta.

Jai egun handiak jarraituko du gaurkoan Villabonan:

  • 19:00. Rock emanaldi ibiltaria: Rockalean, Erreboteko plazatik abiatuta.
  • 19:45. Rock emanaldi ibiltaria: Rocklanean, Etxeondo parkean.
  • 20:30. Etxeondo Fest Azokaren amaiera: tailerrak, eskultura, DJak...
  • 22:30. Umore Gaua, Arroako plazan: Jose Cruz Gurrutxaga eta Patricia Sornosa artisten bakarrizketak.

Festetako egitarau guztia hemen irakurgai.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!