Aranberri eta Larrañaga irabazle motzean eta Artola eta Kortazar luzean, I. Trikuharri Mendi Lasterketan

Ataria 2022ko uzt. 23a, 12:12

Lehen aldiz antolatu du Villabonako Triatloi Taldeak Trikuharri Mendi Lasterketa eta 340 korrikalarik hartu dute parte.

Ibilbide luzea Erreboteko plazatik abiatu da eta kanaletako bidetik jarraitu du. Hortik aurrera, Kiriki, Muñotsa eta Arnabar gainak igo ditu. Gero Belabieta, Uzturre eta Loatzotik egin dute bidea korrikalariek, berriro ere Villabonara jaisteko. 1.358 metroko malda positiboa izan du ibilbide luzeak eta 27 kilometroko luzera. 08:30ean abiatu dira korrikalariak.

  • Gizonezkoetan hau izan da sailkapena:
  1. Anartz Artola Arin (Hernani) - 2.16.51
  2. Aitor Zunzunegi  Tapia (Legorreta) - 2.23.47
  3. Asier Rajado Barberena (Andoain) - 2.24.01
  • Emakumezkoetan, berriz, hauek dira lehen tokian iritsi direnak:
  1. Oihana Kortazar Arantzeta (Elgeta) - 2.32.24
  2. Naiara Irigoien Indave (Burlata) - 3.00.04
  3. Ainhoa Jauregi Zubeldia (Urnieta) - 3.05.43

Ibilbide motza egin dutenak kanaletako bidetik joan dira, gero Belabietatik igaro eta Loatzo pasa ondoren Villabonara jaitsi dira. 916 metroko malda positiboa izan du lasterketak eta 18 kilometroko luzera. 09:00etan abiatu dira korrikalariak Erreboteko plazatik.

  • Gizonezkoetan hau izan da sailkapena:
  1. Amets Aranberri Otegi (Zestoa) - 1.26.22
  2. Aitor Regillaga Beloki (Tolosa) - 1.28.05
  3. Jon Alberdi Etxabe (Zestoa) - 1.28.51

  • Emakumezkoetan hau izan da sailkapena:
  1. Irati Larrañaga Matxain (Usurbil) - 1.48.20
  2. Leire Elola Izagirre (Tolosa) - 1.49.23
  3. Nerea Amilibia Arruti (Zizurkil) - 1.50.24

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!