Trikuharri Mendi Lasterketako parte hartzaileak iruditan

Ataria 2022ko uztailaren 23a

I. Trikuharri Mendi Lasterketan 340 lasterkari inguruk hartu du parte. Hemen Erreboteko plazan jarritako helmugara iristerakoan jasotako irudiak.

Villabonako Triatloi Taldekoek antolatuta, larunbat goizean lehiatu zen I. Trikuharru Mendi Lasterketa, Errebote plazatik abiatuta eta helmuga bertan zuela; ibilbide motzak 18 kilometro eta luzeak 28 kilometroko luzera izan ditu.

Proba luzean gizonezkoetan, Anartz Artolak jantzi zuen txapela 02:16:51 txapelarekin. Atzetik iritsi ziren Aitor Zunzunegi Tapia (02:23:47) eta Asier Rajado (02:24:01). Proba berdinean emakumezkoetan, Oihana Kortazar izan zen helmuga zeharkatzen lehena kronometroa 02:32:34 denboran utziz. Bigarren eta hirugarren postuak hurrenez hurren, Naiara Irigoyen (03:00:02) eta Ainhoa Jauregi mendi korrikalarientzat (03:05:43)  izan ziren.

18 kilometrokoa

Proba  motzak, 18 kilometrokoak, alegia bere sailkapen propioa izan zuen I. Trikuharri Mendi Lasterketa honetan. Azkarrenak Amets Aramberri eta Irati Larrañaga izan ziren.  

Proba motzan, gizonezkoen kasuan bigarren eta hirugarren sailkatuak Aitor Reguillaga (01:28:05) eta Jon Alberdi (01:28:51) izan ziren. 

Proba berdinean, emakumezkoen mailan, Irati Larrañagaren atzetik sartu zirenak, Leire Elola eta Nerea Amilibia izan ziren; bigarren eta hirugarren postuak, hurrenez hurren, eskuratuz. 

Helmuga, Errebote plazan, proba festa giroan bizi izan zen. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!