Bigarren elkarretaratze jendetsua Erniobean

Ataria 2022ko ekainaren 20a

Arratzain guraso elkarteak jardunaldi jarraitua eskatzeko protesta ekitaldiekin jarraitzen du; bihar, guraso guztiekin bilera egingo dute Erniobean 18:00etatik aurrera.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailari eskaera formala egin dio Arratzain guraso elkarteak, hurrengo ikasturtean ikasleek jardunaldi jarraitua izan dezaten. Aiztondo bailarako DBHko ikasleak biltzen dituen Erniobea ikastetxeko Arratzain guraso elkarteak egin du eskaera, gai horrek bailarako etxe askotan duen eragina ikusita. 08:20ean eskolara sartu eta 14:30ean ateratzea da proposatzen dutena, eta guraso elkarteko kideek azpimarratu dutenez, ikas-komunitatean adostasun maila handia duen eskakizuna da.

Orain arteko ibilbidearen errepasoa egin eta aurrera begira jarraitu beharreko bideaz hausnartzeko bilera egingo dute asteartean, ekainaren 21ean, 18:00etan Erniobean bertan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!