Asteburu osoa izan dute Behar Zana elkarteko kideek, 75. urteurreneko ospakizunen hainbat ekitaldirekin. Dianak eman dio hasiera gaurko egunari eta horren ostean, errebote partida jokatu dute 11:00etan hasita, Errebote plazan. Behar Zanako pilotarien eta pilotari ohien arteko partida izan da, hain zuzen. Ekainaren 25ean jokatuko den errebote txapelketa azkarrarentzako beroketa moduan baliatu dute pilotariek.
2022 eka 03 Amasa-Villabona
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?