Elkartasun Sareak oinarrizko produktuen bilketa herrikoia egingo du

Ataria 2022ko maiatzaren 18a

Maiatzaren 18tik 21era herriko saltokietan egingo da bilketa eta maiatzaren 21ean berriz, Eroski eta BM supermerkatuen atarietan.

Amasa-Villabonako Elkartasun Sareak oinarrizko produktuen bilketa herritarra egingo du datozen egunetan. Asteazkenetik larunbatera herriko hainbat dendetan utzi daitezke produktuak eta bilketa herrikoia egingo dute larunbat goizean herriko Eroski eta BM supermerkatuen atarietan.

Elkartasun Saretik aipatu dutenez, higienerako produktuak (bainurako gela, konpresak, xaboia, lixiba, hortzetako pasta...) eta oinarrizko elikagaiak (esnea, olioa, pasta, atuna, lekale sukaldatuak, arroza, irina...) jaso nahi dituzte. "Izan solidarioa eta egin zure ekarpena", aipatu dute Elkartasun Saretik. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!