Gehigarria: komertzio txikia

Gertutasuna emanaz

Ataria 2022ko api. 15a, 15:59

Eizmendi anaiak kirol denda eta armategiak 57 urteko ibilbidea du Amasa-Villabonan. Nerea Eizmendi da bertako arduraduna, eta bezeroei gertutasuna emateaz arduratzen da. «Nire helburua behin etorri den bezeroa berriz ere bueltatzea da».

 

Bezeroa dendatik «gustura» ateratzea bilatzen du. «Salmenta ez dut egiten egiteagatik», nabarmendu du. Bezeroen nahiak eta eskaerak entzun eta gomendioak ematen aritzen da Eizmendi.

Gertutasunean jarri du azpimarra, eta bezeroak ezagututa «probatzeko etxera eramaten ere uzten dugu». Jendeak hori eskertzen duela esan du. «Ezagutzen gara jada asko, eta askotan opariak zeinentzako izango diren ere badakigu, eta baita zer gustatuko zaion ere», gaineratu du. Garbi du: «Horrek asko laguntzen du». Adibidea ere jarri du: «Askotan prenda bat ikusten duzu, eta jada badakizu zeinentzat izan daitekeen ere, eta hori bezeroak eskertu egiten dizu». Gauza batzuk oso garbi ikusten dituzte Eizmendi anaiak dendan, eta «asmatzen duzunean izugarria da, eta horrek poztasuna ematen dit».

Udaberri-udako materiala jasotzen ari dira Eizmendi anaiak kirol dendan. Bi kolekziorekin egiten dute lan: negukoa eta udakoa. Aurten inoiz baino beranduago jasotzen ari badira ere, iritsi bezala jendearen eskura jartzen ari dira. Pandemiak eragina izan du kiroleko materialean, eta batik bat, negua oinetakoen aldetik oso txarra izan dela aitortu du. Salmentei begira Eizmendik Gabonak ditu urteko erosketa garai indartsuena. Udaberrian, aldiz, urtebetetze asko eta udara begira ere jendeak material ezberdina erosteko joera duela kontatu du: «Galtza motxak direla, kolore gehiago,...». Mota askotako arropa eta oinetakoez gain, material ugari dute salgai: motxilak, makilak, galtzerdiak,...

Esku pilotari begira lan asko egiten dute, bai arropa aldetik eta baita material aldetik ere: «Jantziak, oinetakoak, pilotak, takoak... guztia dugu». Futbolean ez daude espezializatuta, baina gainerakoan, igeriketa, mendia,... denetarik dute. Marka askorekin egiten dutela lan azpimarratu du, baina era berean, Interneteko plataformen aurka ezin dutela lehiatu adierazi du. Urteekin jendeak erosketak egiteko modua «asko» aldatu duela ikusi dute.

Armategia ere bada Eizmendi anaiak. Ehiza denboraldia bukatuta kanpo tiroa edo plater denboraldia da orain, eta horri begira ari dira lanean. Ehizarako material guztia dute, eta batik bat, kartutxo ezberdinak. Villabonan armen konponketak egiten aritzen dira ere.

EIZMENDI ANAIAK, KIROLAK ETA ARMATEGIA

  • Telefonoa: 943 69 26 23 / 688 844 983
  • Helbidea. Kale Berria, 19-21. Amasa-Villabona

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!