2022/04/01 19:30
'Eresia. Lurra arin bekizu, ama'. Sarrera: 6 euro. Geuretik sortuak ekimenaren barruan.
Dolua arintzeko asmoz, arte praktiken bidez, nahi bezain besteko dispositiboak aktibatzeko aldarria da proiektu hau. Halako egoeretan bizitakoaren errepresentazioa baino, dolua osatzeko ibilbidea esperientzia multi-funtzionaletan garatzeko praktika izan nahi du. Galdu dugun senideak utzitako hutsunea berrosatzeko, errituek bete dezaketen lekuari so eginez, hauek berrasmatu eta era askotara bizitzeko gonbita da.
Gainera, Euskal Herriko idiosinkrasia eta iruditegian sakonduz, molde berriak proposatzeko hautua du sormen lan honek.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?