Guretzako taldearen hitzordua Villabonan

Ataria 2022ko martxoaren 29a

Jatorri anitzeko emakumeen bilgune den Guretzako taldea ostegunean bilduko da, 10:00etatik 12:00etara, Villabonako Subijana etxean eta besteak beste, atzerriko ikasketak homologatzen ikasteko tailerraz hitz egingo dute.

Bizi esperientziak, kezkak eta jakintzak partekatuz, elkarrengandik ikastea helburu duen taldea da Guretzako. Bertako nahiz atzerritik eskualdera bizitzera etorritako emakumeak biltzen dira, hilabetean behin, eta martxoko saioa Villabonan ostegunean egingo dute. Subijana etxean bilduko dira, 10:00etatik 12:00etara.

Ikastea ez ezik, harremantzea eta herrian parte hartzea sustatzea ere bada programaren helburuetako bat. Gai askoren inguruko hausnarketa bultzatzen dute saioetan: emakumeen eskubideak, zaintza lanak, jatorrizko herriko bizimodua, oraingo herrian bizikidetza eta integrazioa, baliabide sozialen ezagutza… Hilabete honetan, atzerriko ikasketak homologatzen ikasteko tailerra egingo dute.

Guretzako taldean parte hartzea doakoa da, baina, aurrez izena ematea beharrezkoa izango da. Horretarako bi aukera daude:

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!