Udal pilotalekua margotzeko lanak hasi dituzte

Ataria 2022ko martxoaren 29a

Astebete inguru iraungo dute margotze lanek, eta guztira, 13.648 euro bideratuko dituzte txukunketa lanetarako.

Astelehenean hasi zituzten udal pilotalekuko margotze lanak. Astebete inguruko jarduna izango dutela aurreikusten da eta lanak irauten duten bitartean, udal pilotalekua itxita egongo da. Udalak barkamena eskatu du sortu daitezkeen eragozpenengatik.

Sanz Margoak enpresa kontratatu du udalak lan hauek burutzeko, eta guztira, 13.648 euro bideratuko dituzte udal pilotalekuko txukunketara.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!