Ikastaro eskaintza berria egin dute Olaederran

Ataria 2022ko martxoaren 17a

Hiruhileko berrirako hainbat jarduera antolatu dituzte Olaederra Kiroldegian, eta dagoeneko izena eman daiteke, kiroldegian bertan, edo 943 69 43 22 telefono zenbakira deituta.

Hilabete amaieran hasiko dira, Olaederra kiroldegian, hirugarren hiruhilekoko ikastaroak. Martxoaren 28tik ekainaren 23ra, jarduera desberdinak antolatu dituzte, ordutegi ezberdinetan: Zumba, Masterclass, Pilates, Cycling, Global Training, Irristaketa, Yoga, Procircuit edota Aquagym bezalako ikastaroak dauden aukeran. Guztietan, dagoeneko, eman daiteke izena.

Informazio gehiagorako edo izena emateko kiroldegira bertaratu, edo 943 69 43 22 telefono zenbakira deitu beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!