2022/04/30 17:30
Behar Zana elkartearen 75. urteurreneko ekitaldia. Oinatz Bengoetxearen agur biran Villabonan izango da. Sarrerak 8 euroan jarriko dira salgai, Villabonako Amasa Okidengi kafetegian.
Bertsopilota jaialdian bi partida jokatuko dira, eta Bengoetxea VI.a ez beste guztiak Behar Zana elkarteko pilotariak edo elkartearekin harreman estua dutenak izango dira. Lehenengo partidan, Eneko Maiz eta Julen Urruzola bikoak Jon Urbieta eta Aaron Arbizu izango ditu aurkari. Bigarren partidan, Bengoetxea VI.aren atzelari moduan Mikel Goñik jokatuko du, eta aurkari Iñaki Lizaso eta Jon Erasun izango dituzte. Bertsotan Unai Mendizabal eta Amaia Agirre ariko dira, pilotarien botillero lanak eginez.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?