Berriro ere zabaldu dute Salbadora erretiratuen etxeko taberna

Ataria 2022ko martxoaren 3a

Asteartetik igandera egongo da zerbitzua zabalik, 09:00etatik 23:00etara. Eddy Zelayak ustiatuko du taberna.

Salbadora erretiratuen etxeko tabernak ateak zabaldu ditu berriro. Amasa-Villabonako Udalak tabernaren kudeaketa lehiaketara atera ondoren, Eddy Zelayak ustiatuko du zerbitzua asteartetik igandera, 09:00etatik 23:00etarako ordutegian. Astelehenetan taberna itxita egongo da.

Eguneko menua, plater konbinatuak, ogitartekoak eta pintxoak eskainiko dituzte, besteak beste, eta erretirodunek prezio berezia izango dute. Dena den, adin tarte guztietako bezeroak erakartzeko asmoz jarri dute martxan taberna. Kanpoaldean terraza bat ere egokitu dute, zerbitzua bertan ere eskaini ahal izateko.

Asteazkenean egin zuten irekiera ekitaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!