Ireki dute Aizkardiko medi ibilaldian izena emateko epea

Ataria 2022ko martxoaren 3a

Martxoaren 27an egingo dute 53. Aizkardiko ibilaldia eta izen emateak martxoaren 25era arte egin daitezke.

Aizkardi mendi elkarteak antolatutako 53. mendi martxa arautuan izena emateko aukera zabaldu dute eta martxoaren 25ean amaituko da. Ibilaldia martxoaren 27an egingo dute.

Aurten, aurreko edizioetan bezala, bi ibilbide ezberdin izango dira aukeran; batetik, ibilbide luzea, 43 kilometrotakoa eta 2.400 metroko desnibela duena, eta bestetik, ibilbide laburra, 24 kilometrotakoa eta 1.200 metroko desnibelekoa.

Izen emateko lotura honetara jo beharko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!