Aurresku Ligak baditu irabazleak

Leyre Carrasco 2022ko otsailaren 13a

Aurresku Liga jokatu dute goizean dantzariek, Villabonako Gurea antzokian. B sailan Jurgi Errandonea andoaindarra izan da irabazlea, eta D sailan, berriz, Mikel Esnaola lezotarra.

Gipuzkoako Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin batera antolatu du Oinkari dantza taldeak goizean Villabonako Gurea zineman jokatu den Aurresku Liga. Bi sail desberdinetan aritu dira dantzariak, eta txapelketak, jada, baditu irabazleak.

B sailan Jurgi Errandonea andoaindarrak jantzi du txapela, 198,20 punturekin. Atzetik Ihintza Erauskin lezotarra izan du, 177 punturekin, eta, hirugarren postua Irati Larrañaga andoaindarrak eskuratu du, 161,60 punturekin.

D sailan Mikel Esnaola lezotarrak eraman du txapela, 225,70 punturekin. Ane Jaunarena lezotarra izan da bigarren, 216,10 punturekin, eta, hirugarren postuan Amaia Azpeitia legazpiarra geratu da, 190,55 punturekin.

Erlazionatuak

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!