2022/02/08 19:00

Liburu aurkezpena

Liburu aurkezpena
Subijana etxea, Amasa-Villabona

'Hamazazpigarrenean aidanez' liburuaren aurkezpena, Maiatane Perezekin. Sarrera doan.

Euskal Herrian kulturaren arloko egitura nazional baten faltan gaudela jakitun, Geuretik sortuak izeneko proiektua sortu zuen Udalbiltzak, eta Villabonako Udalak ekimen honekin bat egin zuen 2021ean. Proiektu honetan parte hartzen duten udal edo partzuergoetako bakoitzean, literatura, zinemagintza edo antzerkiko proiektu bat garatu zuen artista batek, herrian bertan egonaldi bat eginda. Amasa-Villabonari dagokionez, Maitane Perez idazle eta antzezle iruñarra izan zen 2021eko udan, eta Leku bat omen zuen izeneko narrazioa ondu zuen. Oraingoan, proiektuan parte duten literatur lan guztiak biltzen dituen Hamazazpigarrenean aidanez izeneko liburua aurkezteko garaia iritsi zaigu, eta Amasa-Villabonako biztanle guztiak gonbidatu dituzte ekitaldi honetara, Maitane Perez idazlearekin eta Beatriz Unzue alkatearekin batera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!