Lau edukiontzi erre dituzte Villabonako Kale Berrian

Ataria 2022ko urtarrilaren 16a

Malkar plaza pareko lau edukiontziak erre zituzten atzo gauean. Abisua jaso ondoren, suhiltzaileak eta ertzainak aritu ziren sua itzaltzen.

Lau edukiontzi erabat erre zituzten atzo gauean Kale Berriko Malkar plaza parean. Oraindik informazio askorik ez badute ere, Amasa-Villabonako Udalak jakinarazi duenez, Udaltzaingoa eta Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari dira. Suaren ondorioz, zauriturik ez da izan, baina kalte materialak nabarmenak izan dira hainbat etxebizitza, negozio, herriko zerbitzu eta altzarietan.

Bestalde, udalak bart gauean izandako gertakaria onartezina dela adierazi du eta irmoki salatu du. Era berean, udalak elkartasuna adierazi die kaltetuak izan diren bizilagunei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!